Hitzaurrea

Gaur egun S.D.R.C. La Jarana Peña 250 bazkide heldu eta 100en bat txikik (17 urte arte) osatzen dute.Elkartean sartzeko itxaron zerrenda dago eta sartzeko sarrera-ordaina burutu behar da. Gero, hilabeteko 1500 pzta. (10 euro)ko kuota ordaintzen da.

La Jaranak sanferminetarako Zezen-Plazako "tendido" eta gradako 232 abono dauka. 7 tendido-an dauka bere lekua, Irrintzi eta Alegria de Iruña peñen artean. Peña hauekin oso harreman onak daude, izan ere, urte askotan zehar hauekin batera antolatzen zuen 7 eta 14 egunetako dianak.

La Jaranaren egoitza urte osoan zehar erabiltzen da, kultur, ludiko eta gastronomi jardueretarako.  Zuzendaritza taldea 4 urtetan behin berritzen da eta Batzar Nagusia da erabaki garrantzitsu guztiak erabakitzen dituena, bertan bazkideen eritzi anitza entzun daitekeela, bere kideen heterogenotasuna adierazle dugula. Peñakideen artean, ehuneko nabaria emakumeak dira.