HistoriaOfizialki, La Jarana 1940.ean sortu zen, El Carmen kaleko koadrila batzurengatik. Beste iturri batzuk "El Huevo" taldea dela gure peñaren aurrekoa diote, nahiz eta egon ba daude dokumentu grafikoak, 1931.ekoak, non pankarta bat ikus daiteke "La Jarana saluda a Turón" idatzita duen. Bere lehenengo egoitza San Fermin kalean izan zen. Garai hartantxe aukeratu zen zapi eta gerriko urdinak eta brusa txuriurdin koadrotxikiduna, peñakoen janzkera ofizialtzat, Iruñeko ezkutuaren kolorea urdina baitzen. Berrogeiko urteetatik San Ferminetan, peña kalejiran ateratzen zen, musika eta pankartarekin eta bere tendido propioa zuen ZezenPlazan. San Fermín kaletik La Jarana Estafeta kaleko egoitza batera igaro zen, eta 1982.ean behinbetiko lekualdatzea izan zuen Jarauta kaleko 16 zenbakira, gaur egun bere egoitza dela. 1996.ean lokalek berrikuntza sakona jazo zuten. Aipatu behar jantokitzat erabiltzen den kripta, Principe de Vianak Kultur Interesatako Ondasuna aldarrikatu duela. |