Hiri osoari eskainitako jarduerak

Entzierroaren lasterketa: Entzierroaren ibilbidetik egiten den lasterketa tradizionala. Sanferminen aurreko astean ospatzen da eta horren inguruko informazio guztia ematen duen Web orri propioa dago, http://www.carreraencierro.com helbidean.

La Jarana-ren Bombo Saria: 2001. urtetik aurrera ematen da eta hiriaren alde egindako lana, bai pertsona bat edo talde baten partez, saritzen da. Urrez eta zilarrezko bonbo bat da saria eta urtero sanferminen aurreko astean, Bazkidearen Eguneko bazkarian ematen da.
Tradizioa bihurtu da, saria ematean, peñako lehendakariak "Bombo"aren homenez idatzitako bertso batzuk irakurtzea, gainerako peñakide guztiok, bertso bakoitza "BOMBO" ohiuaz, batera laguntzen dugula. Sakatu